XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jolas Parkean, Zulo Beltzean ibili ahal izan nuen.

Ilada luzeak zeuden denean, baina txandaka egiten genuen eta bat iladan zegoen bitartean besteak hanburgarrak erostera edo txixa egitera joaten ginen.

Birminghametik pasatu ginen.

Benetan tristea da, airea kutsatzen ari diren tximinia zikinen ilada haiekin.

Samen aitak esan zuen ez dela kutsadura hemen bizi direnen osasuna hondatzen duen bakarra.

Langabezia ere osasun arazo handia omen da.

Orain hasi dira medikuak konturatzen langabeziak hondamen eta tristura sentipenak eta norbere buruaz beste egiteko ahaleginak (lanik gabe daudenetan bederatzi aldiz handiagoa omen da arriskua) ezezik, arazo fisikoak ere badakartzala, bihotzeko eta birikietako gaitzak adibidez.

Benetan triste geratu nintzen.

Biziki kezkatzen nauen gauza bat da, batez ere orain Sally azterketak gainditu ez eta lanik gabe eta zer egin ez dakielarik dagonean.

Albistegietan beti esaten dute hiru miliotik gora direla lanik gabe daudenak.

Atzerrira joan beharko dudala pentsarazten dit, inoiz lanik aurkituko badut.

Ulertzen dut lanik ez duen batek bere buruaz beste egitea pentsa dezakeela.

Ez dut nire bizitza osoa ezer egin gabe pasatu nahi.

Egun osoa etxean sartuta eman beharra oso aspergarria litzateke.

Sam AZKEN EZTANDAREKIN dago kezkatuago.

Zortea izan ezkero ez ginatekeela konturatu ere egingo dio.

Kixkalita geratuko ginatekeela instant batean.

Randy Jok esan zuen ideia ona LITZATEKEELA gerra sortzea, langabeziarekin bukatzeko, denak hilko baikintuzkete edo denak armadan sartu beharko baikenuke.

Telesailetan ikusi duenagatik, Munduko Bigarren Gerrari zoragarri deritzo.